Web edukia bistaratu
ZER DA TAKOGRAFOA?
Takografo digitala errepideko garraiorako ibilgailuetan instalatutako gailu bat da (kontrol-aparatua), ibilgailu horiei eta gidarien lan-denborei buruzko datuak automatikoki edo erdiautomatikoki erregistratzeko eta biltegiratzeko balio duena.
Takografo-txartelek titularraren identitatea (edo identitate-multzoa) jakinarazten diote kontrol-aparatuari, eta, horretaz gain, aukera ematen dute datuak transferitzeko eta biltegiratzeko, eta, halaber, funtzio jakin batzuetara sartzeko erabiltzailearen profilaren arabera (gidaria, enpresa, tailerra):
Gidari txartela: gidaria identifikatzen du eta aukera ematen du gutxienez azken 28 egunetan egindako jarduerari buruzko datuak gordetzeko. Bost urteko balioa du. Gidari batek ezin du gidari-txartel baliodun bat baino gehiago eduki, eta bere txartel pertsonalizatua erabil dezake soilik.
Enpresa txartela: takografo digitala duten ibilgailuen titularra edo errentaria identifikatzen du, eta enpresaren ibilgailuetan instalatutako kontrol-aparatuan gordeta dagoen informazioa ikusteko, transferitzeko eta inprimatzeko aukera ematen du. Bost urteko balioa du. (Enpresa bakoitzak 62 txartel izan ditzake gehienez).
Lantegi txartela: takografo digitalaren fabrikatzailea, instalatzailea, ibilgailuen fabrikatzailea edo behar bezala baimendutako zentroa identifikatzen ditu, eta aukera ematen du takografoa probatzeko, aktibatzeko, kalibratzeko eta datuak takografo digitalera transferitzeko. Urtebeteko balioa du (PIN kodea behar du funtzionatzeko).
T
Web edukia bistaratu
ENLACES NECESARIOS
PAGO
INFORMACION FIRMA DIGITAL
DOCUMENTOS
REPRESENTACION
REGISTRO