Web edukia bistaratu
Zer da?
Takografoa da errepideko ibilgailu batzuetan jartzen den kontrolatzeko gailu bat, modu automatikoan edo erdi-automatikoan, adierazteko eta erregistratzeko egindako kilometroei eta ibilgailuen abiadurari buruzko datuak, eta baita gidarien jarduera eta atseden denborak ere.
Takografo analogiko zaharraren diskoak txip batean oinarritutako txartel adimenduekin ordeztu dira egungo takografo digitalean; txipean jasotzen da gidatze jardueraren informazioa (denborak, abiadurak eta abar), eta hark aukera ematen du funtzio jakin batzuetara sartzeko erabiltzailearen profilaren arabera (gidaria, enpresa, kontrol zentroa edo tailerra).