Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Zeini aplikatzen zaio?

  • Salgaien garraiorako bideratutako ibilgailuak, zerbitzu publikokoak edo pribatukoak, kargatuta edo hutsik zirkulatzen dutenak, eta baimendutako gehienezko pisua, atoiak edo erdi-atoiak barne, 3,5 tona baino handiagoa dutenak.

 

  • Bidaiarien garraiorako bideratutako ibilgailuak, bederatzi pertsona baino gehiago, gidaria barne, garraiatu dezaketenak, eta xede horretarako erabiltzen direnak. Salbuetsita geratzen dira 50 kilometroko ibilbidea gainditzen ez duten bidaiarien zerbitzu erregularreko ibilgailuak.

 

OHARRA: Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumen bakarra da takografo txartela izapidetzea Gipuzkoan erroldatuta dauden pertsonei eta zerga helbidea Gipuzkoan duten enpresei.