Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

TAKOGRAFO DIGITALA EDUKITZERA BEHARTUTA DAUDEN IBILGAILUAK

- Salgaiak garraiatzeko ibilgailuak, zerbitzu publikokoak nahiz pribatukoak —zamarekin zein hutsik—, gehienezko pisu baimendua 3,5 tonatik gorakoa dutenak (atoi edo erdi-atoien pisua barne hartuta).

- Bidaiariak garraiatzeko ibilgailuak, bederatzi pertsona baino gehiago eramateko ahalmena izanik —gidaria barne hartuta—xede horretarako erabiltzen direnak. 

Salbuespenak:

- 561/2006 (EE) ERREGELAMENDUA, martxoaren 15ekoa,  EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, 3. artikulua.

-  640/2007 ERREGE DEKRETUA, maiatzaren 18koa, errepideko garraioko gidatze eta atseden denborei eta takografoaren erabilerari buruzko arauen derrigortasunaren salbuespenak ezartzen dituena.