Web edukia bistaratu
IZAPIDETZEKO BALDINTZAK
EGOITZA. Egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan izan behar da.
ZIURTAGIRI DIGITALA. Eskatzaileak ziurtagiri digitala edo Gipuzkoako Foru Aldundiak aintzatetsitako ziurtagiri elektronikoetako bat izan beharko du. Izapideak bitarteko elektronikoak erabiliz egin beharko dituzte, nahitaez, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura egikaritzeko eta garatzeko emandako arauetan jasotako baimen eta gaikuntzen titularrek eta eskatzaileek, bai pertsona fisikoek bai juridikoek. (Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 56. artikulua). Ziurtagiri digitala lortzeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu web orrian, eskuineko laukian dagoen estekaren bidez.
TASA ORDAINTZEA. 54,06 € da takografo-txartelaren izapideak egiteko tasa (eskaera, berritzea, galtzea, lapurreta, AIZ NANera aldatzea). Ordainketa-gutuna eskatzean, eskatzen diren txartelen kopurua adierazi behar da.
Eskatu ordainketa-gutuna, eskuineko laukian dagoen estekaren bidez.
ESKABIDE-AGIRIA. Eskabide-agiria beteta aurkeztu behar da. Oso garrantzitsua da eskabide‑agirian helbide elektroniko bat adieraztea; hartara, dokumentazioa osorik ez badago, elektronikoki eskatuko da.
GIDABAIMENA. Indarrean dagoen C, C1, D, D1 edo B+E motako gidabaimen bat izan behar da.
Web edukia bistaratu
ENLACES NECESARIOS
PAGO
INFORMACION FIRMA DIGITAL
DOCUMENTOS
REPRESENTACION
REGISTRO