Web edukia bistaratu
LEHEN TXARTELA ESKATZEA
Enpresak beharrezkotzat jotzen dituen adina txartel eskatu ahal izango ditu; gehienez ere 62.
Ordainketa-gutuna kudeatzean, zenbat txartel eskatuko diren adierazi behar da.
Enpresa-txartelen balio-epea bost urtekoa da.
Betekizunak eta beharrezko dokumentazioa
1) Ordainketa-gutun bat atera, eta txartela eskatzen hasi aurretik ordaindu. Horretarako, web orrian sartu behar da. Ordainketa-gutuna eskatzean, zenbat txartel eskatzen diren adierazi behar da.
2) Eskabide-orria bete. Ezinbestekoa da txartela zein posta-helbidetan jaso nahi den adieraztea.
3) Eskabide-orria elektronikoki betetzearekin batera, honako dokumentu hauen kopia digitalizatuak erantsi behar dira:
a) IFKa, NANa, AITa.
b) Zerga-egoitza eskabidea aurkezten den probintzian izatea egiaztatzen duen agiria.
4) Enpresa garraio-baimenen baten titular ez bada, ibilgailu baten zirkulazio-baimena aurkeztu behar du.
5) Bidali ordainagiria, eskabide-inprimakia eta erantsitako dokumentazioa egoitza elektronikora: https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/registro/
39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28.7 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, interesdunek beren gain hartuko dute aurkezten dituzten dokumentuen egiazkotasunaren erantzukizuna. Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen 140.8 artikuluak arau-hauste oso larritzat tipifikatzen du Administrazioak eskatzaileen alde eman beharreko edozein titulu, ziurtagiri edo dokumentu emateko aurkezten diren agiriak —edo horietan jaso beharreko datuak— faltsutzea.
Web edukia bistaratu
ENLACES NECESARIOS
PAGO
INFORMACION FIRMA DIGITAL
DOCUMENTOS
REPRESENTACION
REGISTRO