Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

 

TXARTELA ORDEZTEA LAPURTUA IZAN DELAKO

 

Gidari-txartela lapurtuz gero, txartela ordezteko eskatu beharko du gidariak, gehienez ere lapurreta gertatu eta zazpi egun naturaleko epean.

Lapurtutako txartela titularrak berreskuratatu egiten badu geroago, berehala itzuli beharko dio dagokion organo jaulkitzaileari.

Txartel berriak aurreko txartelaren balio-epe bera izango du.

 

Betekizunak eta beharrezko dokumentazioa

1) Ordainketa-gutun bat eskuratu, eta txartela eskatzen hasi aurretik ordaindu. Horretarako, web orrian sartu behar da. Horretarako, web orrian sartu behar da, eskuineko laukian dagoen estekaren bidez.

2) Eskabide orria bete. Eskaeraren arrazoian, adierazi behar da txartela lapurtua izan delako ordeztu nahi dela. Ordeztu beharreko txartelaren zenbakia zehaztu behar da. Ezinbestekoa da txartela zein posta-helbidetan jaso nahi den adieraztea.

3) Eskabide-orria elektronikoki betetzearekin batera, honako dokumentuen kopia digitalizatuak erantsi behar dira:

a) Lapurreta Poliziaren aurrean salatu izanaren agiria.

b) NANa, atzerritarren identifikazio txartela (AIT) edo pasaportea.

c) B+E, C, C1, D edo D1 motako gidabaimena, ez da beharrezkoa Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan inskribatuta badago.

d) Eskabidea aurkezten den probintzian bizitzea egiaztatzen duen agiria. Egiaztapen horretarako, Europar Batasuneko herrialdeetako herritarrei dagokienez, nahikoa izango da froga-balioa duen edozein dokumentu; hirugarren herrialdeetako herritarrek, berriz, bizilekua honako agiri hauetako baten bidez egiaztatu behar dute: atzerritarraren identifikazio txartela (AIT); lan eta bizileku bisa; lan egiteko administrazio-baimena, edo beste dokumentu baliokideren bat, betiere dokumentu hori atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko legeriaren arabera eman bada.

4) Bidali ordainagiria, eskabide-inprimakia eta erantsitako dokumentazioa egoitza elektronikora: https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/registro/

39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28.7 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, interesdunek beren gain hartuko dute aurkezten dituzten dokumentuen egiazkotasunaren erantzukizuna. Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen 140.8 artikuluak arau-hauste oso larritzat tipifikatzen du Administrazioak eskatzaileen alde eman beharreko edozein titulu, ziurtagiri edo dokumentu emateko aurkezten diren agiriak —edo horietan jaso beharreko datuak— faltsutzea.