Web edukia bistaratu
TXARTELA TRUKATZEA, HERRIALDEA ALDATZEAGATIK
Herrialde-aldaketen ondoriozko txartel trukeak aurrez aurre izapidetuko dira.
Aurrez aurreko izapideak egiteko, hitzordua eskatu behar da nahitaez aldez aurretik, helbide honetan: tacografodigital@gipuzkoa.eus
Aurrez aurreko izapidea egin baino lehenagoko urratsak:
1) Ordainketa-gutun bat eskuratu, eta garraio bulegoetara joan aurretik ordaindu. Horretarako, web orrian sartu behar da.
2) Aurkeztu beharreko eskabide-inprimakia bete, eta, trukatu beharreko txartelarekin batera, garraio bulegoetan aurkeztu. Adi: trukatu beharreko txartela garraio bulegoetan aurkeztu aurretik, txartelaren edukia deskargatu behar da nahitaez (FOM/1190/2005 Agindua, apirilaren 25ekoa, 24. artikulua).
3) Trukea izapidetzeko, agiri hauek aurkeztu behar dira:
a) NANa, atzerritarren identifikazio txartela (AIT) edo pasaportea.
b) B+E, C, C1, D edo D1 motako gidabaimena, ez da beharrezkoa Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan inskribatuta badago.
c) Eskabidea aurkezten den probintzian bizitzea egiaztatzen duen agiria. Egiaztapen horretarako, Europar Batasuneko herrialdeetako herritarrei dagokienez, nahikoa izango da froga-balioa duen edozein dokumentu; hirugarren herrialdeetako herritarrek, berriz, bizilekua honako agiri hauetako baten bidez egiaztatu behar dute: atzerritarraren identifikazio txartela (AIT); lan eta bizileku bisa; lan egiteko administrazio-baimena, edo beste dokumentu baliokideren bat, betiere dokumentu hori atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko legeriaren arabera eman bada.
d) Eskatzailearen gaur egungo argazkia, nortasun agirikoaren tamainakoa eta ezaugarri hauek dituena:
Eskatzailea ezin da agertu betaurreko ilunekin, kapelarekin edo aurpegia guztiz edo partzialki ezkutatzen duen beste inolako elementurekin.
Neurria: 25 × 32 milimetro. Kolorezkoa, hondo uniformea eta tonu zuria edo argia dituena.
Hazbete bakoitzeko 600 puntuko bereizmena izan behar du gutxienez, eta fitxategiak JPEG formatuan egon behar du, kalitatea arriskuan jartzen ez duen konpresioarekin.
Kokotsaren eta kopetaren —edo ilea jaiotzen den tokiaren— arteko distantzia 20 eta 25 milimetro artekoa izan behar da.
Web edukia bistaratu
ENLACES NECESARIOS
PAGO
INFORMACION FIRMA DIGITAL
DOCUMENTOS
REPRESENTACION
REGISTRO