Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

HARTZAILEAK:

 

Gidari txartela: takografoa nahitaez izan behar duen ibilgailu baten gidariak, egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan dutenak.

 

Enpresa txartela: takografo digitala duten ibilgailuen titular edo errentari diren enpresak, zerga-egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan dutenak.

 

Lantegi txartela: ibilgailuen fabrikatzaileak eta atzerriko fabrikatzaileen legezko ordezkariak; karrozerian takografo digitala instalatuta edukitzea nahitaezkoa duten autobus eta autokarren karrozeriak fabrikatzen dituztenak; takografo digitalen fabrikatzaileak eta fabrikatzaile atzerritarren legezko ordezkariak eta haien lantegi ofizialak; ibilgailuak konpontzeko lantegiak, mekanikako edo elektrizitateko jarduera-adarretakoak; eta, azkenik, ibilgailuen azterketa teknikoko (IAT) guneak, ekoizpen instalazioak Gipuzkoako Lurralde Historikoan dituztenak