Web edukia bistaratu
TXARTELA ORDEZTEA, GAIZKI FUNTZIONATZEN DUELAKO EDO HONDATUTA DAGOELAKO
Garraio-txartelak gaizki funtzionatzen duelako edo hondatuta dagoelako ordeztu behar denean, bulegoan aurrez aurre egin behar da izapidea.
Txartelaren ordezpena izapidetu aurretik, matxuratutako edo hondatutako txartela aurkeztu behar da Gipuzkoako Foru Aldundiaren garraio bulegoetan, egiazta dezaten.
Aurrez aurreko izapideak egiteko, hitzordua eskatu behar da nahitaez aldez aurretik, helbide honetan: tacografodigital@gipuzkoa.eus
Txartelaren ordezpena izapidetzeko, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:
a) NANa, atzerritarren identifikazio txartela (AIT) edo pasaportea.
b) B+E, C, C1, D edo D1 motako gidabaimena, ez da beharrezkoa Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan inskribatuta badago.
Garraio-bulegoetan eskuratuko dira eskabide-inprimakia eta tasa ordaintzeko ordainketa‑gutuna.
Web edukia bistaratu
ENLACES NECESARIOS
PAGO
INFORMACION FIRMA DIGITAL
DOCUMENTOS
REPRESENTACION
REGISTRO