Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

TXARTELA ORDEZTEA DATUAK ALDATZEAGATIK

Datuak aldatzeagatik txartela ordezteko izapidea aurrez aurre egingo da.

Aurrez aurreko izapideak egiteko, hitzordua eskatu behar da nahitaez aldez aurretik, helbide honetan: tacografodigital@gipuzkoa.eus

Aurrez aurreko izapidea egin baino lehenagoko urratsak:

1) Ordainketa-gutun bat eskuratu, eta garraio bulegoetara joan aurretik ordaindu. Horretarako, web orrian sartu behar da, eskuineko laukian dagoen estekaren bidez.

2) Aurkeztu beharreko eskabide-inprimakia bete, eta, ordeztu beharreko txartelarekin batera, garraio bulegoetan aurkeztu.

3) Ordezpena izapidetzeko, agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) NANa, atzerritarren identifikazio txartela (AIT) edo pasaportea.

b) Egingo den aldaketa justifikatzen duen dokumentazioa.

 

Adi: ordeztu beharreko txartela garraio bulegoetan aurkeztu aurretik, txartelen edukia deskargatu behar da nahitaez (FOM/1190/2005 Agindua, apirilaren 25ekoa, 24. artikulua).