Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

TXARTELA BERRITZEA

 

Gidari-txartelaren balio-epea ez da bost urtetik gorakoa izango. Txartela berritzeko eskaera gidari-txartela iraungi baino lehen egin behar da, iraungipen-data baino 35 egun lehenagotik hasi eta 15 egun baliodun lehenago arteko epean, hartara txartel zaharra iraungi baino lehen administrazio eskudunak beste txartel bat eman ahal izan dezan.

 

 

Betekizunak eta beharrezko dokumentazioa

 

1) Ordainketa-gutun bat eskuratu, eta txartela eskatzen hasi aurretik ordaindu. Horretarako, web orrian sartu behar da, eskuineko laukian dagoen estekaren bidez.

 

2) Eskabide orria bete. Eskaeraren arrazoian, adierazi behar da txartela iraungitzeagatik berritu nahi dela. Berritu beharreko txartelaren zenbakia zehaztu behar da. Es imprescindible indicar la dirección postal donde desea recibir la tarjeta.

 

3) Eskabide orria elektronikoki betetzearekin batera, honako dokumentu hauen kopia digitalizatuak aurkeztu behar dira:

a) NANa, atzerritarren identifikazio txartela (AIT) edo pasaportea.

b) B+E, C, C1, D edo D1 motako gidabaimena, ez da beharrezkoa Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan inskribatuta badago.

c) Eskabidea aurkezten den probintzian bizitzea egiaztatzen duen agiria. Egiaztapen horretarako, Europar Batasuneko herrialdeetako herritarrei dagokienez, nahikoa izango da froga-balioa duen edozein dokumentu; hirugarren herrialdeetako herritarrek, berriz, bizilekua honako agiri hauetako baten bidez egiaztatu behar dute: atzerritarraren identifikazio txartela (AIT); lan eta bizileku bisa; lan egiteko administrazio-baimena, edo beste dokumentu baliokideren bat, betiere dokumentu hori atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko legeriaren arabera eman bada.

d) Eskatzailearen gaur egungo argazkia, nortasun agirikoaren tamainakoa eta ezaugarri hauek dituena:

Eskatzailea ezin da agertu betaurreko ilunekin, kapelarekin edo aurpegia guztiz edo partzialki ezkutatzen duen beste inolako elementurekin.

Neurria: 25 × 32 milimetro. Kolorezkoa, hondo uniformea eta tonu zuri edo argia dituena.

Hazbete bakoitzeko 600 puntuko bereizmena izan behar du gutxienez, eta fitxategiak JPEG formatuan egon behar du, kalitatea arriskuan jartzen ez duen konpresioarekin.

Kokotsaren eta kopetaren —edo ilea jaiotzen den tokiaren— arteko distantzia 20 eta 25 milimetro artekoa izan behar da.

 

4) Bidali ordainagiria, eskabide-inprimakia eta erantsitako dokumentazioa egoitza elektronikora: https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/registro/

 

39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28.7 artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, interesdunek beren gain hartuko dute aurkezten dituzten dokumentuen egiazkotasunaren erantzukizuna. Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen 140.8 artikuluak arau-hauste oso larritzat tipifikatzen du Administrazioak eskatzaileen alde eman beharreko edozein titulu, ziurtagiri edo dokumentu emateko aurkezten diren agiriak —edo horietan jaso beharreko datuak— faltsutzea.