Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Edukitzera behartuta dauden ibilgailuak

  • Salgaiak garraiatzeko ibilgailuak, zerbitzu publikokoak nahiz pribatukoak —zamarekin zein hutsik—, gehienezko pisu baimendua 3,5 tonatik gorakoa dutenak (atoi edo erdi-atoien pisua barne hartuta).
  • Bidaiariak garraiatzeko ibilgailuak, bederatzi pertsona baino gehiago eramateko ahalmena izanik —gidaria barne hartuta—xede horretarako erabiltzen direnak.

Salbuespenak:

  • 561/2006 (EE) ERREGELAMENDUA, martxoaren 15ekoa,  EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, 3. artikulua.
  • 640/2007 ERREGE DEKRETUA, maiatzaren 18koa, errepideko garraioko gidatze eta atseden denborei eta takografoaren erabilerari buruzko arauen derrigortasunaren salbuespenak ezartzen dituena.

 

OHARRA: Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumen bakarra da takografo txartela izapidetzea Gipuzkoan erroldatuta dauden pertsonei eta zerga helbidea Gipuzkoan duten enpresei.